XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehen mendean hedatu zen dozetismo dotrinak (Jesus ez zen egiaz gizon, itsuraz baizik) berpiztuaren gorputza gordin gordin materializatzera bultzatu zuen.

Pazko texto elaboraketaren beste arrazoi bat elizaren barne eboluzioa izan zen.

Eliz formulazioak, eliz kalendarioa eta, batez ere, elizaren misiolaritza beharra argitan jarri ziren.

Beste arrazoi bat hauxe zen: garai hartako narratiba fantasiatsua.

Literatura mota honetan historiak maite ziren, eta hari honetan, Jesusen ezagupidea egin, harekiko sinesmena xuxpertzeko Emaus-ko diszipuloen kontakizuna harrigarria da.

Mateok dakarren lurrikara eta hilobien irekitzea ere hari honetatik doa.

Elaboraketa honen aurrean, tradizio zaharrenaren zola, gertaera hunkigarri, enigmatiko eta misteriotsu baten oroitzapen soil bat besterik ez da: ogi-zatiketan begiak irekitzen zaizkie; zerutar argia dizdiratzen da; aintzira hertzean irudi bat dager egun sentian; Jesus supituki agertzen da leku itsi batetan sartuaz; Jainko gorespenetan murgiltzen dira; Jesus bat batean desagertzen da... hona nola mintzo den tradizio zaharrena.

Testigoen erreakzioen deskripzio zaharrenetan argilun misteriotsu hauxe nabari da: batzutan ez dute berpiztua ezagutzen, bestetan haren zerutar dizdirak itsutu egiten ditu, mamu bat dakusten inpresioa dute....

Beldur-ikara, segurtasun falta, zalantza, poza, adorazioa, dena nahas mahas ematen da.